53. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Nahitaezko desjabetze espedientearen hasiera, 1. poligonoko 285. lurzatiari dagokionez

Azkoiengo Udalak, 2018ko urtarrilaren 31ko osoko bilkura arruntean, honako hau onetsi zuen aho batez:

2017ko abuztuaren 9an, Azkoiengo U-3 sektoreko konpentsazio batzordea eratu zen San Adriango notario den Ángel Ruiz Fernandezen aurrean egindako eskritura publikoaren bidez (939 protokolo zenbakia).

Egun horretan bertan, Fernando Troyas Irigarayk, Azkoiengo 1. poligonoko katastroko 285. lurzatiaren titular gisan eta hura U-3 sektorean sartua dagoela kontuan harturik, honako hau eskatu zuen (sarrera-erregistroko zenbakia: 2856): aipatu lurzatia konpentsazio sistematik ateratzeko eta ukitutako ondasunak eta eskubideak desjabetzeko konpentsazio batzordearen alde. Eskaera Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 163. artikuluan ezarritakoaren babesean egin zuen. Lurzatiak 19.489,43 m² ditu, eta hauek ditu inskripzio datuak: Azkoiengo erregistroko 12.050 zenbakia, 2.128 liburukia, 192. liburua, 188. orria.

Sistematik ateratzeko eskaerak ondasunen eta eskubideen desjabetzea dakar, presako prozeduraren bidez, eta konpentsazio batzordeari adjudikatuko zaizkio desjabetutako finken eskubideak eta betebeharrak. Horregatik, batzordea desjabetzearen onuraduna da, ondorio guztietarako, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2. artikuluarekin bat.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 163. artikulua aplikatzeak ondoko hau dakar: ez da desjabetzearen zilegitasuna justifikatu behar, ezta okupatzeko beharra, ezta horren onura publikoa edo interes soziala ere. Hori guztia legeak hala aginduta dator, jabeek sistematik ateratzeko eskubidea erabiltzen dutenean.

Desjabetu beharreko finka U-3 sektorean dago eta hura sistematik ateratzeko eskatzen duenarena da. Hau da finka, zehazki:

–Azkoiengo 1. poligonoko katastroko 285. lurzatia, Azkoiengo erregistroko 12.050 zenbakia, 2.128 liburukia, 192. liburua, 188. orria. 19.489,43 m²-ko azalera du, eta osorik desjabetzen da.

Ikusirik Udalaren zerbitzu teknikoek egin txostena, ukitutako lurren eta jabeen zerrenda jasotzen duena, eta ikusirik, halaber, udal honen Idazkaritzak egin txostena, ondoko hauetan ezarritakoarekin bat datorrena: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 163. artikulua, abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Hirigintzako Kudeaketari buruzko Erregelamenduaren 168.2 artikulua, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamendua onesten duen 1957ko apirilaren 26ko Dekretua.

Horrenbestez, bertan direnek aho batez ERABAKI DUTE:

1. Nahitaez desjabetzeko eta balio justua emateko espedientea irekitzea ondoko honetarako: Azkoiengo 1. poligonoko katastroko 285. lurzatia, Azkoiengo erregistroko 12.050 zenbakia, 2.128 liburukia, 192. liburua, 188. orria. 19.489,43 m²-ko azalera du eta Fernando María Troyas Irigarayrena da, erregistroaren arabera.

2. Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda onestea (I. eranskina).

3. Egintzat hartzea honako hauek: desjabetzearen onura publikoko edo interes sozialeko deklarazioa, desjabetu beharreko lurzatiaren okupazioarena, U-3 sektoreko konpentsazio batzordea desjabetzearen onuradun izatearena eta presako desjabetzearena.

4. Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda hori jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, interesdunek denbora horretan egokiak iruditzen zaizkien ohar edo alegazioak egin eta argitaratutako zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Udaleko Hirigintza Zerbitzuaren bulegoetan eskura izanen dituzte lurzatien planoak.

5. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udalaren ediktuen taulan.

6. U-3 sektoreko konpentsazio batzordeari eskatzea balio justua ordaintzeko adina funts izanen duela berma dezan, toki entitate honen aurrean.

7. Ebazpen hau ukituei jakinaraztea, erabaki hau inpugnatzerik ez dagoela ohartaraziz, administrazio bidea amaitzen ez duen tramiteko egintza baita.

I. ERANSKINA

Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda

1.–1. poligonoko 285. lurzatia:

–Azalera: 19.489,43 m².

–Erregistroko titularra: Fernando Troyas Irigaray.

–Titulartasunaren portzentajea: %100.

–Kargak: bat ere ez.

–Eraikinak, instalazioak eta landatzeak. Industria nabea eta bulegoak, 3.342,50 m². Antolamenduz kanpo deklaratua. Lizentziarik gabeko eraikina.

Azkoienen, 2018ko otsailaren 6an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1801631