53. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat ematen da 2018ko plantilla organikoa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an.

Iturenen, 2018ko otsailaren 8an.–Alkatea, M. Jose Bereau Baleztena.

I. ERANSKINA

Iturengo udaleko langileen plantilla organikoa

Funtzionarioak

1. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Osagarriak: bateraezintasuna %35,00; lanpostuko osagarria %30,50. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa; jakite maila, EGA edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

2. Kontu-hartzailea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Doneztebe, Elgorriaga, Ituren eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Batasunaren menpe. Osagarriak: bateraezintasuna %35,00; lanpostuko osagarria %19,14. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa; jakite maila, EGA edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

3. Zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa; jakite maila, B1 edo baliokidea. Egoera: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak

1. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Lanpostuko osagarriak: %12, %25,85. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa; jakite maila, EGA edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Zerbitzu anitzetako langilea: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. 3. gradua. Antzinatasuna: 2004/06/26.

Administrazio araubideko kontratudunen izenen zerrenda

Idazkaria: Miguel Jose Belarra Tellechea. Maila: A. 4. gradua. Antzinatasuna: 1992/07/01.

Kontu-hartzailea: Aitor Navarro Aristorena. Maila: B. Antzinatasuna: 2013/07/15.

Lan-kontratudunen izenen zerrenda

Administrari laguntzailea: Amaia Ochandorena Mindeguia. Maila: D. Antzinatasuna: 2000/11/02.

Iragarkiaren kodea: L1801943