53. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Alkatetzaren ordezkapena

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak eta ondokoek xedatzen dute alkatea herrian ez dagoenean, alkateordeei dagokiela -izendapen hurrenkeraren arabera- hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea, alkateak horrela izendatuta.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2018ko martxoaren 28tik apirilaren 4ra, bi egunak barne, Etxalartik kanpo nagoen egunetan, Jose María Maya Ariztegui zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak.

2. Honen berri ematea Jose María Maya Arizteguiri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.

3. Udalbatzaren lehen bilkura arruntean ebazpen honen berri ematea.

Etxalarren, 2018ko martxoaren 8an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1803382