53. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, 2018an gazte jarduerak sustatzeko
laguntzen deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN kodea (identifikazioa): 388570.

Deialdi honen xedea da, gazteek Lizarrako hirian modu aktiboan parte har dezaten, aukera eta bitarteko espezifikoak eskaintzen dituzten proiektu eta jarduerak egiteko 2018an Lizarrako Udalak ematen dituen laguntzen araubidea ezartzea. Asmoa da gazteendako jarduerak sustatzea bereziki gazteen eskutik. Laguntza horiek 2018ko aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 3370-489000. “Deialdia, 2018an gazte jarduerak sustatzeko laguntzak emateko”. Xede horretarako 10.584 euro izanen dira. Zenbateko hori beste 5.000 eurorekin handitu ahalko da 2018rako behin betiko aurrekontuak onesten direnean.

Onuradunak:

Laguntzen onuradunak izan ahalko dira elkarteak, norbanakoak edo bestelako entitateak, irabazi-asmorik gabeak, baldin eta haien jarduketa esparrua Lizarrako udalerria bada eta programa honetako helburua betetzen badute.

Oinarri arauemaileak: Diru-laguntzaren oinarri arautzaileak eskura daude Lizarran gazte jarduerak sustatzeko laguntzen 2018ko deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean.

Zenbatekoa: 10.584 euro; zenbateko hori 15.584 eurora handitu ahalko da 2018ko aurrekontu berriekin.

Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean eta 2018ko urriaren 30ean bukatuko da. Deialdiak atzerako eragina izanen du 2018ko urtarrilaren 1a arte. Aurrekontuan kreditu erabilgarririk dagoen bitartean, jarduera puntualen proiektuetarako bigarren epe bat irekita dagoela ulertuko da, partida agortu arte.

Lizarran, 2018ko martxoaren 6an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1803258