53. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aresoko Udalak, 2018ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batean onestea Aresoko Udalaren 2018. urteko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat datozen arauetan xedatuari jarraikiz.

2.–Onetsitako plantilla organikoak eta lan eskaintzak 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen dute indarra, gerora aldaketak egiten ahalko bazaizkie ere.

3.–Onetsitako espedientea jendaurrean edukitzea 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik.

4.–Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, plantilla organikoaren behin betiko onespenean.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, 2018. urteko plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

5.–Erabaki horien berri ematea Aresoko Udaleko langileei.

Areson, 2018ko urtarrilaren 31n.–Alkate udalburua, Ur Alguero Chivite.

Iragarkiaren kodea: L1801410