53. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

11/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 5eko 600/2017 Ebazpenean hautemandako akatsa (zerbait falta da) zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, 2018-2019 ikasturtean Bigarren Hezkuntzako programa eleaniztunak emateko oinarriak ezarri ziren.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 5eko 600/2017 Ebazpenaren bidez, 2018-2019 ikasturtean Bigarren Hezkuntzako programa eleaniztunak emateko oinarriak ezarri ziren.

Akats bat hauteman da 2. eranskinean (2018-2019 ikasturtean Bigarren Hezkuntzako programa eleaniztuna emanen duten ikastetxeen zerrenda), Navarro Villoslada BHI falta baita. Beraz, akatsa zuzentzen da, ikastetxe hori gehituta.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Abenduaren 5eko 600/2017 Ebazpenaren 2. eranskinean hautemandako akatsa zuzentzea, falta den ikastetxea gehituz:

IKASTETXEA

2018-19 IKASTURTEA

IRUÑA - Navarro Villoslada BHI

DBHko 1. maila

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Atzerriko Hizkuntzen Atalari, Prestakuntza Atalari eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 26an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1801375