53. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

4/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Bateria, Klarinete eta Koru espezialitateak Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen dituena, Zarrakazteluko Udalaren Musika Eskolak eman ditzakeen ikasketa gisa.

Ikusirik Jesús Mugueta Sierra Zarrakazteluko Udaleko zinegotziak, herriko Musika Eskolaren Patronatua ordezkatuz, Bateria, Klarinete eta Koru espezialitateak aipatu musika eskolan emateko aurkeztu duen eskaera dela-eta irekitako espedientea.

Ikusirik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eman duen aldeko txostena.

Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu hori 79/2010 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak barne merkatuko zerbitzuei buruz 2006ko abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan Bateria, Klarinete eta Koru espezialitateak inskribatzea Zarrakazteluko Udalaren Musika Eskolak (ikastetxearen kodea: 31005024) eman ditzakeen ikasketa gisa. Inskripzioak 2017ko azaroaren 20tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikastetxearen titularrak egindako eskaera. Horrenbestez, eskolak 421/1992 Foru Dekretuaren 9.1 artikuluan aipatzen den oinarrizko eskaintzako ikasketak emateko baimena izanen du, eta ikasketa hauek eskainiko ditu: Eskusoinua, Bateria, Klarinete, Gitarra, Pianoa, Saxofoia eta Tronpeta (musika-tresnak), eta Korua (taldeko jarduera).

2. Gogoraraztea eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaiola.

3. Ohartaraztea eskolaren inskripzioa baliorik gabe uzten ahalko dela foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan.

4. Ebazpen hau Zarrakazteluko alkateari jakinaraztea, Musika Eskolaren Patronatuko burua den aldetik, eta adieraztea administrazioaren ebazpen honen kontra, orobat, administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpenaren berri eman eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 16an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1800965