53. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiak otsailaren 22an emandako 62/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, 2018ko udan irakasleek prestakuntza ikastaroak atzerrian egiteko laguntzen deialdia onetsi da

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 387565 eta aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean.

Lehena.–Onuradunak.

Nafarroako Foru Komunitateko Haur, Lehen edo Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan eta hizkuntza eskola ofizialetan atzerriko hizkuntzak (ingelesa, frantsesa, alemana) edo atzerriko hizkuntzetan (British, IIP, FIP, AHIP, Bigarren Hezkuntzako programa eleaniztuna eta atal elebidunak) irakasten duten irakasleak.

Bigarrena.–Xedea.

Hezkuntza Departamentuak gehienez ere 40 laguntza emateko deialdia egin du, 2018ko udan atzerriko ikastetxe eta unibertsitateetan prestakuntza ikastaroak egiteko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Esteka honetan eskura daitezke:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/7415/Convocatoria-de-ayudas-para-la-formacion-del-profesorado-en-el-extranjero-en-verano-2018

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Guztira 40 laguntza emanen dira. Horietatik 27 sare publikoko irakasleentzat gordetzen dira (ingeleseko 22, frantseseko 4 eta alemaneko/italierako 1), eta 13 sare itunduko irakasleentzat (ingeleseko 10, frantseseko 2 eta alemaneko 1).

Iruñean, 2018ko otsailaren 22an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1802786