53. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

426/2018 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismoko jardueretako ofizialen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 13an emandako 2873/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismoko jardueretako ofizialen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2017ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 29koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 26an emandako 3139/2017 Ebazpenaren bidez, zuzenean onetsi zen izangai onartuen behin-betiko zerrenda. Ebazpen hori 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18koan.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 29an emandako 233/2018 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiatzaileei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismoko jardueretako ofizial izateko 2 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, eta Beatriz Sola Sainz andreari 2671 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, funtzionarioen araubidekoa eta Garapen Ekonomikorako Departamentuko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

2. Adieraztea Beatriz Sola Sainz andreak 2018ko martxoaren 1ean hasi beharko duela destino berrian. Destino berriaren jabetza inongo tramiterik gabe hartuko da egintzat.

3. Lekualdatze lehiaketa honen ondorioz lanpostu huts bat gelditu da Garapen Ekonomikorako Departamentuko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusian, 9385 zenbakikoa.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko otsailaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1802879