53. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

10/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 24koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren urtarrilaren 8ko 4/2018 Foru Aginduan atzemandako akatsa zuzentzen duena. 4/2018 Foru Aginduaren bidez, jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenaren eredua (182 eredua) aldatu zen.

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren urtarrilaren 8ko 4/2018 Foru Aginduaren bidez, jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenaren eredua (182 eredua) aldatu zen. Foru agindu horretan akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa.

Horrenbestez, esleituak ditudan eginkizunak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Zuzentzea urtarrilaren 8ko 4/2018 Foru Aginduaren zazpigarren atalean atzemandako akatsa, honela:

Honako hau dioen tokian:

“2. erregistro-motako “Sortzapenaren ekitaldia” (201-204 idazgunea) eremua kentzen da”.

Honako hau behar du:

“2. erregistro-motako “Sortzapenaren ekitaldia” (201-204 idazgunea) eremua desgaitzen da”.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 24an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1801098