244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2845/2018 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda honako deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 15ean emandako 2326/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. apartatuan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda –eranskin gisa agertzen dena– onestea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

2. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2018ko azaroaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA

Lekualdatze lehiaketa. Arkitekto teknikoa

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

BEORLEGUI AZNAREZ, MARIA PILAR

EQUIZA URTASUN, BEGOÑA

GOÑI CEBRIAN, MARIA

HUARTE HUARTE, MARIA CRISTINA

IRIARTE PEREZ DE EULATE, ITZIAR

IRISARRI LANAS, ALBERTO

MENA GARCIA, NOELIA

MONTES TRINCADO, RAUL

NOAIN RAMIREZ, ARANTZA

REINARES RODRIGUEZ, ARANTZA

TORRES GONZALEZ, VIRGINIA

–Baztertuak: inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: F1815001