244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-EXT-25

2018ko urriaren 3an ofizioz abiarazi zen aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 1991ko uztailaren 1ean emandako ebazpenaren bidez aprobetxamendurako emandako epea (25 urte) amaitu delako.

Titularra: Electra de Ecay SA.

Xedea: Ekaiko Zentral Hidroelektrikoaren eskubidea amaitzea, aprobetxamenduaren epea amaitzeagatik.

Ur-ibilgua: Irati ibaia.

Hargunearen udalerria: Agoitz (Nafarroa).

Zentrala kokatuta dagoen udalerria: Ekai 1 Longida (Nafarroa) Ur-emaria: 12.000 1/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Ebazpena, 1991ko uztailaren 1ekoa.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 22. liburua, 125. orria.

Egon daitezkeen zortasunen ondorioetarako, gauza jakina da Ekaiko zentral hidroelektrikoak erabiltzen duen Beragoitiko presaren eskuinaldean badirela beste ur-hargune batzuk; horien erabilera eskubideak Serrería del Río lrati SA enpresak, Carbones y Destilados del Pirineo SALek eta Ekaiko Kontzejuak aitortu eta eman zituen 1989ko apirilaren 20ko Ebazpenaren bidez (1990-C-135 erreferentzia espedientea), eta gaur egun Ur Erregistroko A atalean, 1. liburuan, 164., 165. eta 166. orrietan daude inskribatuta.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta amaitzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko azaroaren 19an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1814212