244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

3 eta 4/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2018ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2018ko urriaren 30ean, 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

3/2018 ALDAKETA

Aldaketa: 2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak. Zenbatekoa: 7.500,00 euro.

Finantzabidea: 4. kapitulua.–Transferentzia arruntak. Zenbatekoa: 6.059,57 euro.

Finantzabidea: 2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak. Zenbatekoa: -1.440,43 euro.

4/2018 ALDAKETA

Aldaketa: 2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak. Zenbatekoa: 8.000,00 euro.

Finantzabidea: 4. kapitulua.–Transferentzia arruntak. Zenbatekoa: 8.000,00 euro.

Donezteben, 2018ko azaroaren 22an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1814388