244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Balorazio txostenaren berrikuspena jendaurrean jartzea

Vianako Udalak, 2017ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, onetsi zuen Vianako udal-mugarteko ondasun higiezinen balorazio txosten osoa berrikusteko tramiteak abiaraztea, txostenaren proiektua prestatzea eta batzorde mistoan aritzeko Udaleko ordezkari hauek izendatzea: alkate udalburu Yolanda González García, eta Carlos Javier Barragán García eta José Luis Murguiondo Pardo zinegotziak.

Eskatutako proiektua jaso da.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2018ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Mª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1814381