244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Birzatitzeko proiektuaren aldaketa Ar1-S1 eremuaren zati batean. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2018ko urriaren 26ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ar1-S1 eremuaren zati bat birzatitzeko proiektuaren aldaketa, “Eliz Aldea SLk” sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan 74. artikuluari buruz xedatua aplikatu beharrez.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Urdazubin, 2018ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1815046