244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aurrekontu-aldaketa, partiden arteko kreditu-transferentzia bidez. Behin betiko onespena

Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko duen quorumarekin, 2018ko azaroaren 5ean hasiera batez onetsita, eta jendaurreko epea erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu da kreditu-transferentziaren bidezko aurrekontu-aldaketa, “Diru-Bilketa eta Diruzaintza, Derrigorrezko Diru-Bilketa Zerb.” izeneko 20/93400/227081 partidatik “Enplegua eta Merkataritza, Beste Hainbat Gastu” izeneko 20/43110/226990 partidara, 25.000,00 euroko zenbatekoaz. Aldaketa honek ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko abenduaren 18an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1815360