244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1467. eta 1468. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzak 2018ko uztailaren 30ean eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen xehetasun-azterketa, Orkoiengo katastroko 1. poligonoko 1467. eta 1468. lurzatietan, antolamendu xehatuko elementuen aldaketei dagokiona, Patxi Lapetra Iriartek sustatua. Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluan ezarritakoarekin bat (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita. Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere argitaratuko da.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.

Orkoienen, 2018ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1814276