244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2787/2018 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 254/2018 (D atala) prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Errekurtso hori Javier Lusarreta Garayoa jaunak jarri du.

Javier Lusarreta Garayoa jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren aurrean, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 117E/2018 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek partez onetsi zuen Javier Lusarreta Garayoa jaunak Funtzio Publikoko zuzendariaren maiatzaren 29ko 1356/2017 Ebazpenak egiten zuen deialdiaren proba teoriko-praktikoaren behin betiko emaitzen aurka jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa (ebazpen hartan deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Foruzaingoko kabo izateko 14 lanpostu betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez), eta horren ondorioz, deialdiaren kalifikazio epaimahaiari agindu zitzaion aipatu hautapen prozesuko proba teoriko praktikoaren beste zuzenketa bat egiteko, erantzun okerrei erantzun zuzenen balioaren heren bat emanez, bere egunean izangaiei jarri zitzaien puntuazioa zuzenduz, eta guztiaren ondorioz, deialdiaren lehiaketa aldiaren behin betiko emaitzak zuzenduz, horrek ekarriko dituen ondorioekin.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren beraren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38.1 artikuluarekin bat, jakitera ematen zaio auzitegiari ezagun dela 256/2018 (C atala) prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, eta, horregatik, litekeena dela aipatu Lege Prozesalaren III. tituluko III. kapituluan prozesuak metatzeko aurreikusten diren baldintzak betetzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea 254/2018 (D atala) prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Francisco Javier Lusarreta Garayoa jaunak jarritakoa da errekurtso hori.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta jakinaraztea Francisco Javier Lusarreta Garayoa jaunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko azaroaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1814972