244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

2019ko zerga-tasak

Enerizko Udalak, 2018ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, onetsi zituen 2019ko ekitaldirako zerga-tasak; hona hemen, informazio gisa:

1.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

1.1. –Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,411.

1.2. –Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,33.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,48.

4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. Hala dagokionean:

a) Zerga oinarria zehazteko koefizienteak.

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %20.

5.–Herri-lurretako aprobetxamenduak: %0,00ko gehikuntza.

6.–Ibilgailuen gaineko zerga: Tarifa ofiziala.

Onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian jasotzen diren errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Eneritzen, 2018ko azaroaren 21ean.–Alkatea, David Villarroya González.

Iragarkiaren kodea: L1814296