244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR ZENDEA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2018ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat, jendaurrean jarriko da hamabost egun baliodunean, erabaki honen ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Epe hori iraganik erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsiko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz.

Gazolatzen, 2018ko azaroaren 22an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1814384