244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR ZENDEA

Ordenantza, Gizarte-larrialdian dauden pertsonei edo familiei prestazio ekonomikoak emateko. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2018ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gizarte-larrialdian dauden pertsonei edo familiei prestazio ekonomikoak emateko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gazolatzen, 2018ko azaroaren 22an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1814383