244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

6/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 16an, aurrekontuan 6/2018 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia:

1.1330.6090013 “30 Plataformaren seinaleak eta bide antolamendua”: 15.000,00 euro.

Kreditu berezia, osotara: 15.000,00 euro.

Finantzaketa:

1.87000 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 15.000,00 euro.

Finantzaketa, osotara: 15.000,00 euro.

Aldaketa kapituluka:

GASTUAK:

6. kapitulua: 15.000,00 euro.

Gastuen aurrekontuen igoera, osotara: 15.000,00 euro.

SARRERAK:

8. kapitulua: 15.000,00 euro.

Diru-sarreren aurrekontuen igoera, osotara: 15.000,00 euro.

Oltza Zendean, 2018ko abenduaren 11n.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1815050