244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Beteluko Udalaren 2019ko plantilla organikoa.
Behin betiko onespena

Hasierako onespena 2018ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da Beteluko Udalaren plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren behin betiko onespena. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa bete dadin.

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioa

Lanpostua: 1 zenbakia. Araizko eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udalerria: Araitz. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35 + 3,72. Berariazko baldintza: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik.

Lan-kontratudunak

Lanpostua: 2 zenbakia. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala (10 ordu astean). Mailako osagarria: %12. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egungo egoera: hutsik.

LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

Aldi baterako administrazio-kontratudunak

Joanes Aleman Ollo. Araizko eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Lanaldiaren erdia Araizko Udalean eta beste erdia Betelukoan. A maila. Lanpostuko osagarria: %35 + 3,72. Antzintasuna 2013ko irailaren 2tik.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Mirentxu Eskamendi Iriarte. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala (10 ordu astean). Mailako osagarria: %12. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Antzinatasuna: 2009ko irailaren 3tik.

Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/86 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta kontuan hartuz Beteluko egoera linguistikoa, euskaraz jakitea nahitaezko baldintza izanen da 1. eta 2. lanpostuetarako (idazkaria eta administrari laguntzailea), eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara maila altuena eskatuko da, EGA, C-1, edo ofizialki haren baliokide den titulazioa.

Betelun, 2018ko abenduaren 11n.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1815053