244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

13/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2018ko urriaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 13/2018 aurrekontu-aldaketa Udalaren 2018ko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedienteak azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Berriobeitin, 2018ko azaroaren 22an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1814389