244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2019. urteko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2018ko azaroaren 14ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Musika Eskolako eta Udaleko langileen plantilla organikoa 2019. urterako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak 271. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla organikoa idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Beran, 2018ko abenduaren 11n.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1815049