244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Zergen, tasen eta tributu bidezko diru-sarreren
karga-tasak eta prezio publikoak 2019rako

Arguedasko Udalak, 2018ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izango duten diru-sarreren arauketa, zerga-tasak, tasak, prezio publikoak etab. bitartekoak direla.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat (15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen), espedientea jendaurrean egongo da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea Udal Idazkaritzan aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira aurreikusitako diru-sarrerak, eta haien testu osoa emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arguedasen, 2018ko azaroaren 22an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1814393