244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Plan ekonomiko-finantzarioa, gastuaren araua betetzearren. Onespena

Arasko Udalak, 2018ko azaroaren 9an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen onestea 2017ko ekitaldiari dagokion plan ekonomiko-finantzarioa.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako.

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, plan ekonomiko-finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arasen, 2018ko azaroaren 20an.–Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1814316