244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

Alkatetza beste baten esku uztea

Udaleko alkateak, 2018ko azaroaren 21ean, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:

2018ko abenduaren 6tik 13ra, biak barne, udalerritik kanpo izanen naizenez, bidezko da eskudantzien eskuordetzea egitea.

Horren ondorioz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Lehen alkateorde Marta Pérez de Albéniz Ruizen esku uztea Alkatetzari dagozkion eskudantziak, arestian aipatutako egun horietarako.

2. Hurrengo osoko bilkuran honen berri ematea eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aranaratxen, 2018ko azaroaren 21ean.–Alkatea, María Asunción Arrastio Corres.

Iragarkiaren kodea: L1814306