244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

2018ko lan publikoaren eskaintza

2018Ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofiziala ikusirik, uztailaren 23koa, non argitaratu baitzen Vianako Udalaren 2018ko plantilla organikoaren behin betiko onespena.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.g) artikuluak xedatzen duela alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.

Kontuan harturik 2018ko Estatuko Aurrekontu orokorretan xedatutakoa, egonkortzeko tasari dagokionez.

Horiek horrela eta aurrekoa ikusita,

EBATZI DUT:

Vianako Udalaren 2018ko lan publikoaren eskaintza hau onestea:

3-06.–Familia-langilea (B gidabaimena) (lanaldiaren %81,82).

3-07.–Familia-langilea (B gidabaimena) (lanaldiaren %81,82).

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, LPE hau betetzeko deialdiaren bidez eginen den hautapen prozeduraren aurreko urrats gisa.Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan; hortaz, haren kontra errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Vianan, 2018ko azaroaren 22an.–Alkatea, Mª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1814380