244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren aurreneko fasea. Sustatzailea María de los Ángeles Gómez Gil da.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutakoarekin bat, aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0225-2018-000020

Instalazioa

Oilaskoak gizentzeko hegazti instalazioa

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2B / 9., 9.1.

Abenduaren 16ko 1/2016 LED

9.3.a)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

6.6.a)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

I. eranskina / 1. taldea

Titularra

Maria de los Angeles Gomez Gil

Kokapena

Fiteroko 2. poligonoko 127., 129. eta 131. lurzatiak.

Corellako 12. poligonoko 639. eta 642. lurzatiak

Koordenatuak

UTM-ETRS89, ardatza: 30N, X: 596.143,000 eta Y: 4.658.608,000

Udalerria

Fitero-Corella

Proiektua

Gizentzeko oilaskoentzako toki kopurua handitzea: 35.268tik 87.775era arte

Baimena emateko eskuduna den organoa

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

Informazioa eskatzeko organoa

Baimenen Bulegoa.

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimenen Bulegoa.

Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak.

–Telematikoki: Nafarroako Gobernuaren atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz

Jendaurrean jarritako dokumentazioa

–Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua.

–Ingurumen eraginaren azterketa

Interneteko helbidea dokumentazioa kontsultatzeko

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Proyectos+en+informacion+publica.htm

Iruñean, 2018ko azaroaren 14an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1813879