244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

101/2018 FORU DEKRETUA, abenduaren 12koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena, Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako berritze-tasari dagokiona.

Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluan xedatzen denez, langile berriak administrazio publikoetan sartzea lege horretan bertan ezartzen diren muga eta baldintzekin eginen da. Ildo horretan, ezartzen da ezen, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa garatzeko hezkuntza arloko eskumenak dauzkaten administrazio publikoetarako, berritze-tasa gertatzen diren bajen ehuneko 100 izanen dela, gehienez, irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko lanpostu kopurua zehazteari dagokionez. Horrez gain, berritze-tasa osoaren ehuneko 5 eskaintzen ahalko da, eta eskaintza hori bideratuko da langileen errefortzua behar dutela jotzen den arlo edo eremuetara.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen plantillaren datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko aipatu Legean ezarritako berritze-tasari jarraikiz, ondorioztatzen da lan publikoaren 2018ko eskaintza partzial hau, Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleei dagokiena, 326 lanpostukoa dela. Lan eskaintza hau 2017ko berritze-tasari dagokio, aipatu 6/2018 Legearen 19.Bat.3 eta 19.Bat.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, proposamena egin diote Nafarroako Gobernuari onets dezan lan publikoaren eskaintza partziala, berritze-tasari dagokiona eta Hezuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako 326 lanpostu biltzen dituena.

326 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adina kreditu.

Azkenik, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 23 sartuko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetan, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondotik, erreserba hori zer kidegotan, espezialitatetan eta hizkuntzatan aplikatuko den zehazten da.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 12ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1.1. Lan publikoaren eskaintza partzial bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan 2018. urterako. Lan eskaintzak Hezkuntza Departamentuaren 326 lanpostu biltzen ditu, eta 2017ko berritze-tasari dagokio, Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat artikuluaren 3. eta 4. apartatuetan aurreikusi bezala.

1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz). Sei lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 32138, 32152, 32173, 32868, 32880 eta 33770 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Gorputz Hezkuntza (euskaraz). Bi lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 32942 eta 33012 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Informatika (gaztelaniaz). Sei lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 33100, 33146, 33219, 33339, 33408 eta 33761 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Informatika (euskaraz). Lanpostu huts bat, A mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, 33783 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Ingelesa (gaztelaniaz). Bederatzi lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 33843, 34023, 34081, 34085, 34122, 34160, 34431, 34433 eta 34438 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Ingelesa (euskaraz). Lau lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 34507, 34635, 34849 eta 34955 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Esku-hartze Soziokomunitarioa (gaztelaniaz). Bost lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 35076, 35085, 35161, 37622 eta 37642 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Esku-hartze Soziokomunitarioa (euskaraz). Hiru lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 36300, 38601 eta 38864 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Gaztelania eta Literatura (gaztelaniaz). Bederatzi lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 32385, 32649, 32799, 32878, 32913, 32989, 33129, 33230 eta 33530 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Gaztelania eta Literatura (euskaraz). Sei lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 33256, 33600, 33680, 34278, 35016 eta 35178 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Matematika (gaztelaniaz). Zortzi lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 30255, 31204, 32919, 32985, 34270, 34489, 35345 eta 35521 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Matematika (euskaraz). Lau lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 31954, 32955, 37941 eta 39132 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Hezkuntza Orientazioa (gaztelaniaz). Sei lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 30475, 39213, 39214, 39215, 39216 eta 39217 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Hezkuntza Orientazioa (euskaraz). Hamabi lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 31156, 31244, 32418, 33127, 33271, 33466, 33857, 33903, 34825, 39133, 39211 eta 39212.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Teknologia (gaztelaniaz). Bost lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 31642, 32956, 33116, 33424 eta 33432 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Teknologia (euskaraz). Bi lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 34057 eta 34075 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak. Espezialitatea: Alemana (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, A mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, 35357 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak. Espezialitatea: Euskara. Hiru lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 33587, 34297 eta 36271 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak. Espezialitatea: Frantsesa (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, A mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, 36273 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak. Espezialitatea: Ingelesa (gaztelaniaz). Lau lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 32149, 36765, 38884 eta 38885 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak. Espezialitatea: Italiera (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, A mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, 31288 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Espezialitatea: Sukaldaritza eta Pastelgintza (gaztelaniaz). Lau lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 31822, 36238, 36998 eta 36999 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Espezialitatea: Ekipo termikoak eta fluidoen ekipoak instalatu eta mantentzea (gaztelaniaz). Lau lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 30148, 30565, 31993 eta 33751 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Espezialitatea: Instalazio Elektroteknikoak (gaztelaniaz). Lau lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 34237, 34332, 36261 eta 36945 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Espezialitatea: Instalazio Elektroteknikoak (euskaraz). Lau lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 30500, 33741, 34309 eta 35436 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Espezialitatea: Ibilgailuen Mantentze-lanak (gaztelaniaz). Lau lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 34338, 34371, 34679 eta 36251 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Espezialitatea: Makinen Mekanizazio eta Mantentze-lanak (gaztelaniaz). Sei lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 31579, 33528, 34844, 35424, 36759 eta 36986 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Espezialitatea: Makinen Mekanizazioa eta Mantentze-lanak (euskaraz). Bi lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 32118 eta 33987 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Espezialitatea: Nekazaritzako ekoizpeneko lanak (gaztelaniaz). Bost lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 30497, 30531, 32782, 33786 eta 36942 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Espezialitatea: Elikagaien Elaborazioko Eragiketa eta Ekipamenduak (gaztelaniaz). Hiru lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 36255, 36722 eta 36726 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Espezialitatea: Osasun eta Laguntza Prozedurak (gaztelaniaz). Sei lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 31982, 33356, 34264, 34574, 35180 eta 36958 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Espezialitatea: Merkataritzako Prozesuak (gaztelaniaz). Lau lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 30616, 30701, 34198 eta 34360 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Espezialitatea: Administrazio Kudeaketako Prozesuak (euskaraz). Hiru lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 31239, 32325 eta 34627 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Espezialitatea: Komunitaterako Zerbitzuak (gaztelaniaz). Bost lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 30564, 31710, 33028, 34298 eta 34304 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Espezialitatea: Sistema eta Aplikazio Informatikoak (gaztelaniaz). Bost lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 32140, 32142, 33915, 34109 eta 35431 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Maisu-maistrak. Espezialitatea: Entzumena eta Hizkuntza (gaztelaniaz). Hamalau lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 38306, 38322, 38330, 38354, 38358, 38361, 38364, 38370, 38377, 38386, 38389, 38394, 38396 eta 38412 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Maisu-maistrak. Espezialitatea: Entzumena eta Hizkuntza (euskaraz). Lau lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 38455, 38465, 38476 eta 38484 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Maisu-maistrak. Espezialitatea: Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz). Hamaika lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 30888, 31047, 32792, 32837, 34084, 34325, 38413, 38423, 38486, 38489 eta 38490 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Maisu-maistrak. Espezialitatea: Haur Hezkuntza (gaztelaniaz). Hogeita hamar lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 30883, 30935, 31051, 31091, 32546, 32560, 32622, 32722, 33093, 33391, 33507, 33541, 33610, 33613, 33704, 33941, 34158, 34192, 34312, 34449, 34491, 34534, 34564, 34779, 35064, 35071, 35271, 37016, 37550 eta 38103 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Maisu-maistrak. Espezialitatea: Haur Hezkuntza (euskaraz). Hogei lanpostu huts, B mailakoak funtzionarioen araubidekoak, 30962, 30983, 31010, 31076, 32014, 32572, 32724, 32769, 32796, 32893, 32967, 33029, 33374, 33437, 33501, 33642, 33935, 33952, 34018 eta 34566 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Maisu-maistrak. Espezialitatea: Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz). Hogeita hamar lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 32120, 32136, 32737, 32775, 32927, 32950, 33333, 33503, 33531, 33659, 33674, 33756, 33884, 33894, 33926, 34059, 34104, 34144, 34162, 34462, 34490, 34517, 34615, 34621, 34630, 34797, 35040, 35055, 35188 eta 35297 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Maisu-maistrak. Espezialitatea: Lehen Hezkuntza (euskaraz). Hogei lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 32135, 32549, 32620, 32756, 32859, 33016, 33207, 33217, 33281, 33616, 33686, 33821, 33840, 33867, 33925, 34108, 34112, 34689, 35127 eta 35141 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Maisu-maistrak. Espezialitatea: Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz). Hamabost lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 32994, 33109, 33151, 33245, 33609, 33633, 34062, 34306, 34392, 34398, 34476, 34542, 34746, 35051 eta 36504 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Maisu-maistrak. Espezialitatea: Pedagogia Terapeutikoa (euskaraz). Hamabost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 36522, 36547, 36553, 36850, 36893, 36931, 36957, 37056, 37064, 37113, 37147, 37157, 37163, 37193 eta 37229 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Maisu-maistrak. Espezialitatea: Euskara (Nafarroa). Hamar lanpostu huts, B mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 37235, 37277, 37292, 37318, 37394, 37506, 37508, 37511, 37524 eta 37535 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

2. artikulua. Erreserbako txandak, desgaitasuna dutenentzat.

Bat.–Lan publikoaren eskaintza partzial honetan %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan 23 lanpostu eskainiko dira.

Bi.–Erreserba hori honako kidego, espezialitate eta hizkuntza hauetan aplikatuko da:

–Bigarren Hezkuntzako irakaslea: 6 lanpostuko erreserba; ondoko espezialitateen eta hizkuntzen arabera banatuko dira:

  • Informatika (gaztelaniaz): lanpostu bat.
  • Ingelesa (gaztelaniaz): lanpostu bat.
  • Gaztelania eta Literatura (gaztelaniaz): lanpostu bat.
  • Matematika (gaztelaniaz): lanpostu bat.
  • Hezkuntza Orientazioa (gaztelaniaz): lanpostu bat.
  • Hezkuntza Orientazioa (euskaraz): lanpostu bat.

–Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak: lanpostu bateko erreserba; ondoko espezialitatean eta hizkuntzan: Ingelesa (gaztelaniaz).

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoa: 4 lanpostuko erreserba; ondoko espezialitateen eta hizkuntzen arabera banatuko dira:

  • Instalazio elektroteknikoak (euskaraz): lanpostu bat.
  • Makinen mekanizazioa eta mantentze-lanak (Gaztelaniaz): lanpostu bat.
  • Osasun eta Laguntza Prozedurak (gaztelaniaz): lanpostu bat.
  • Komunitatearentzako Zerbitzuak (gaztelaniaz): lanpostu bat.

–Maisu-maistra: 12 lanpostuko erreserba; ondoko espezialitateen eta hizkuntzen arabera banatuko dira:

  • Entzumena eta Hizkuntza (gaztelaniaz): lanpostu bat.
  • Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz): lanpostu bat.
  • Haur Hezkuntza (gaztelaniaz): 2 lanpostu.
  • Haur Hezkuntza (euskaraz): lanpostu bat.
  • Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz): 2 lanpostu.
  • Lehen Hezkuntza (euskaraz): 2 lanpostu.
  • Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz): lanpostu bat.
  • Pedagogia Terapeutikoa (euskaraz): lanpostu bat.
  • Euskara (Nafarroa): lanpostu bat.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko abenduaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1815097