242. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

7/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuaren aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2018ko azaroaren 6ko osoko bilkuran harturik, 2018ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 15ean, argitaratu da. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuaren aldaketa hori behin betiko onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunari buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1889 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz

Kreditu-gehigarriak: 197.000,00 euro.

Kreditu bereziak: 68.000,00 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarrera berriak eta handiagoak: 265.000,00 euro.

Aldaketa, guztira: 265.000,00 euro.

Sarrigurenen, 2018ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iragarkiaren kodea: L1814953