242. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Diru-bilketarako egutegia 2019. urterako

Untzueko Udalak, 2018ko azaroaren 20an egin osoko bilkura berezian, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Heldu den 2019. urteko diru-bilketarako onestea honako egutegi hau:

Ibilgailuen gaineko udal zerga

1. Borondatez ordaintzeko epea, apirilean.

2. Bankuan helbideraturik daudenak apirilaren azken egunean kobratuko dira.

Lurraren gaineko kontribuzioa, eta erroten kanona, halakorik bada

1. Borondatez ordaintzeko epea, ekainean.

2. Bankuan helbideraturik daudenak ekainaren azken egunean kobratuko dira.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga

1. Borondatez ordaintzeko epea, irailean.

2. Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.

Herri-lurrak eta lurren errentamenduak

1. Borondatez ordaintzeko epea, azaroan.

2. Bankuan helbideraturik daudenak azaroaren azken egunean kobratuko dira.

Bigarrena.–Adieraztea helbideratu gabeko ordainagiriak haietan aipatzen diren finantza entitateko banku bulegoetako edozeinetan ordain daitezkeela, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak azaltzen den egunean iragango dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak egingo dira premiamendu bidez kobratzeko.

Hirugarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Untzueko Udaleko iragarki-taulan argitaratzeko agintzea, Untzueko herritar orok jakin dezan.

Laugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Untzuen, 2018ko azaroaren 21ean.–Alkate udalburua, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1814290