242. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI (AEZKOA)

2019ko ekitaldirako karga-tasak eta tasak

Hiriberri Aezkoako Udalak, 2018ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

1.–2019ko ekitaldirako karga-tasak eta tasak onestea.

Lehenbizikoa.–2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izango duten karga-tasak eta tasak onestea.

–Lurraldearen gaineko kontribuzioa: higiezin guztientzat zerga-tasa bakarra: %0,105.

–Tarifak, hirigintzako tramitazioak egiteagatik: zergadunari jasanaraziko zaizkio dagokion lizentzia emateko egiten diren txostenak.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honek 2019. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hiriberri Aezkoan, 2018ko azaroaren 20an.–Alkatea, Óscar Ancho Remondegui.

Iragarkiaren kodea: L1814245