242. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Kontribuzio berezien ezarpena eta arauketa, Camino Estrecho, Cooperativa Jamaica, Fortun Garces, Iñígo Arista eta Iñigo de Loyola kaleetako sareak berritzeko obrak egiteko. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2018ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, legearen araberako gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedientea, Cintruenigoko (Nafarroa) Camino Estrecho, Cooperativa Jamaica, Fortun Garces, Iñigo Arista eta Iñigo de Loyola kaleetako hornidura eta saneamenduko sareak berritzeko obrak egiteko.

Erabakia eta espedientea jendaurrean jarriko dira Udal Idazkaritzan iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun balioduneko epean, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak edo erreklamazioak aurkez ditzaten epe horretan. Lanek edo zerbitzuak paratu edo handitzeak ukitutako jabe edo titularrek zergadunen elkarte administratiboa sortzen ahal dute epe berean, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119. artikuluan aurreikusi bezala.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu alegaziorik, kexarik edo oharrik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Cintruenigon, 2018ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1814974