242. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

75C/2018 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Uharteko Zeroa Multimedia SA enpresaren hitzarmena aldatzeko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Uharteko Zeroa Multimedia SA enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioaren testua (kode zenbakia: 31007932012000), erregistro honetan sartu zena 2018ko urriaren 30ean, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2018ko martxoaren 1ean, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko azaroaren 20an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako Uharteko Zeroa Multimedia SA enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzen duen akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1814502