242. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

315/2018 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiak emana, destinoak esleitzen dizkiena azaroaren 24ko JUS/1166/2017 Aginduaren bidez deitutako hautaprobak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioei (txanda irekia), Nafarroako Foru Komunitatean.

Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin bat, ebatzi dut destinoak esleitzea, I. eranskinean ageri diren organo judizialetan, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioei (txanda librea), hau da, 2018ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko karrerako funtzionario izendatutakoei, honako hau kontuan harturik:

Lehendabizikoa.–Destinoa eskuratzen duten Justizia Administrazioko Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioek karguaren jabetza hartu beharko dute Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusian, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean, aipatu errege dekretuaren 29. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.–Ebazpen honen bidez destinoa jasotzen duten funtzionarioek, Laguntza Judizialeko Kidegokoak badira eta kidego horretan jardunean jarraitzea erabakitzen badute, ez dute nahitaezkoa izanen jabetza hartzera joatea, aski izanen baita Nafarroako Gobernuaren Justizia Zuzendaritza Nagusiari hautu horren berri ematea, lehenengo atalean jabetza hartzeko aipatu den epearen barnean, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 506.d) artikuluan aurreikusitako borondatezko eszedentziaren deklarazioaren ondorioetarako. Borondatezko eszedentziaren deklarazioa biltzen duen ebazpenaren kopia Justizia Administrazioaren zerbitzuko Langileen Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrera igorriko da.

Hirugarrena.–Funtzionarioek Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzea hautatzen badute eta Justizia Administrazioko zerbitzuen jarraipenean hutsunerik ez izatea nahi badute, jabetza hartzeko denbora tarte bat beharrezkoa denez, zilegi izanen dute Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario destinoari dagokion Lurralde Kudeatzailetzari baimen ordaindua eskatzea, hau da, egun batekoa herriz aldatu beharrik ez badago, edo bi egunekoa aldatu beharra badago, Kanarietatik, Balear Uharteetatik, Ceutatik edo Melillatik joan behar badute izan ezik, kasu horietan hiru egun artekoa izan baitaiteke kargu berriaz jabetzeko baimena. Egun horiek balioduntzat hartzen dira eta destino berriaren jabetza hartzea aipatutako baimen egun horietan eginen da. Edozein kasutan, jabetza hartzeko epearen barrenean hartu behar da baimena.

Funtzionarioa beste Lurralde Kudeatzailetza baten edo langileen eskualdaketa jaso duten beste autonomia erkidego batzuen eskumen esparrukoa baldin bada, dokumentazioa organo horietara igorri beharko da, Laguntza Judizialeko Kidegoan borondatezko eszedentzia ofizioz eman eta kargu-uztea besterik gabe egin dadin Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan jabetza hartu baino egun bat lehenago, hartzekoak etenik gabe jasotzen segitu ahal izateko.

Laugarrena.–Nolanahi ere, Justizia Zuzendaritza Nagusiak jabetza hartzearen eginbidea egin ondoren, F1R dokumentuaren ale bat igorriko da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, beharrezkoak diren aldaketak egin ditzan nominan; beste ale bat Justizia Administrazioaren zerbitzuko Langileen Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Zentralera, hirugarren alea interesdunari eta laugarrena destinoko organo judizialera, jasota geldi dadin.

Bosgarrena.–Probak gainditu dituzten izangaiei esleitutako lanpostuetan diharduten bitarteko funtzionarioek titularrek jabetza hartzen duten egunean bertan utziko dute lanpostua.

Seigarrena.–Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileei aplikatzekoa zaien Administrazio Publikoaren zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko legeria betez (abenduaren 26ko 53/1984 Legea), abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatu zuen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 498. artikuluaz baliatuz, lehendik karrerako funtzionarioak ziren izangaiek beren aukeraren berri eman beharko dute karguaren jabetza hartzeko aktan.

Zazpigarrena.–Ebazpen honen bidez destinoa jasotzen duten Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioek, haien lehentasunen arabera kalifikazio ordenan oinarrituta nahitaezko destinoa eman bazaie ere, ezin izanen dute lekualdatze lehiaketetan parte hartu, harik eta ebazpen hau ematen denetik hasita bi urte iragan arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoari jarraituko zaio.

Zortzigarrena.–Urriaren 4ko 236/2018 Ebazpenaren 4. puntuan (urriaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritakoarekin bat, txanda irekian kendu diren lanpostuak zerrendatzen dira, hau da, esleitutako destinoan jarraitzea hautatu duten barne igoerako txandako funtzionarioei dagozkien lanpostuak:

ESLEITUTAKO DESTINOA

HERRIA

PROBINTZIA

EGINKIZUNA

LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

TUTERA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

ZIGOR ARLOKO 2. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

ZIGOR ARLOKO 5. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2018ko abenduaren 4an.–Justiziako zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (214/2015 Foru Agindua, irailaren 28koa), Justiziako Gizarte Zerbitzuko zuzendaria, Jesús Jiménez de Luque.

I. ERANSKINA

Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoa

Txanda irekia

ORDENA ZK

DEITURAK ETA IZENA

ESLEITUTAKO DESTINOA

HERRIA

PROBINTZIA

EGINKIZUNA

1

RODRIGUEZ PIÑAN, VIOLETA

LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA (ERREGISTRO ZIBILA)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A./E. ZIBILA

2

VARO ROCAMORA, AMELIA MARIA

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

LIZARRA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3

OLIVA OÑORO, ANA ISABEL

JUS. AUZ. NAG.- LAGUNTZA ZERBITZUA (Lan arloko 4. Epaitegiari atxikia, aldi baterako)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

4

MURO CULEBRAS, ARANCHA

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

TUTERA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

5

SANCIDRIAN NAVARIDAS, DIEGO

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

LIZARRA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

6

MORENO ROMERO, FRANCISCO JOSE

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

AGOITZ

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

7

ORDOQUI MOLINERO, MONICA

JUS. AUZ. NAG.- LAGUNTZA ZERBITZUA (Auzitegi Medikuntzako Institutu Nazionaleko Auzitegiko Patologiako Zerbitzuari atxikia aldi baterako)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

8

ARCOS CABA, JESUS

LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA (FAMILIA)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

9

PIÑAN PONTIGO, OLGA

JUS. AUZ. NAG.- LAGUNTZA ZERBITZUA (Lan arloko 1. Epaitegiari atxikia, aldi baterako)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

10

JIMENEZ RODRIGUEZ, JUAN MANUEL

INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

11

SESMA PEÑALVA, JAVIER

ZIGOR ARLOKO 5. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

12

CAMACHO IRIBAS, UNAI

ZIGOR ARLOKO 4. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

13

GARCIA RUIZ, JOSEFA

LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA (ERREGISTRO ZIBILA)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A./ E. ZIBILA

14

OLZA SANZ, ÍÑIGO

ZIGOR ARLOKO 4. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

15

MOHEDANO RAMIREZ, ANA ISABEL

JUS.AUZ.NAG. - LAGUNTZA ZERBITZUA (Dekanotzari atxikia aldi baterako)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

16

MUÑOZ JIMENEZ, LAURA

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

LIZARRA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

17

ROSA AGUADO, CARLOS

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

TAFALLA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

Iragarkiaren kodea: F1814893