221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2453/2018 EBAZPENA, urriaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten da, eta, bestetik, oposizioko lehenengo proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatzen dira, eta deialdiaren 5.1 oinarria, kalifikazio epaimahaiaren osaketari buruzkoa, aldatzen da.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 1264/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 1752/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23an.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Horrekin batera, Langileen Batzordeak kalifikazio epaimahaiaren osaketa aldatzea proposatu du, Langileen Batzordea ordezkatuz kide titular gisa aritzeko izendatutakoa ordezteko.

Bidezko da, azkenik, oposizioko lehenengo proba egiteko eguna, tokia eta ordua ezartzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean dago zerrenda hori.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 5.1 oinarria aldatzea, María Teresa Mangado Fernández andrea Langileen Batzordea ordezkatuko duen epaimahaikide titular izendatzeko, Laura Jiménez Díaz andrearen ordez.

3. Oposizioko lehenengo ariketa 2018ko abenduaren 15ean eginen dela adieraztea, larunbatarekin, 9:00etan, Zubiarte Euskaltegian (Uharteko Zubiarte kalea, zk.g.).

Ariketa horretarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena izan beharko dute aldean.

Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, aurkaratzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2018ko urriaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA

Euskara itzultzailea

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Txanda irekia.

–Onartuak:

AGOTE LOS SANTOS, GONZALO

AIZPURUA URTEAGA, ENEKO

ALCAIZA GUALLAR, SAIOA

ARANA IBABE, OSKAR

ARANBARRI ARIZTONDO, GARBIÑE

ARRARAS LICEAGA, IRENE

ARRUEBARRENA AIZPURUA, MIRIAM

ARZUBIALDE ELICEGUI, TOMAS

ASIAIN TORRES, MIKEL

AZPIROZ ACHUCARRO, MIREN ELIXABETE

BALLESTEROS GARCIA DE JALON, AINHOA

BERASATEGI CATALAN, MAIALEN

BLANCO LEOZ, AITOR

CHAMORRO ARMENDARIZ, MARTA

CIRAUQUI MENDIGUCHIA, MIKEL

ELIZALDE GASTEARENA, JUNCAL

ERRAZKIN MENDIZABAL, AMAIA

GANCHEGUI SORABILLA, ANDREA

GEZURAGA URIBARREN, ANGELA

GOICOECHEA OYARBIDE, MAITE

GOÑI BERIAIN, MIKEL

HARANBURU KARRERA, ARANTZA

HUALDE CABALLERO, AINHOA

IBARRA GARCIA, ITXASO

IBERO EGAÑA, NAIARA

INDA AIZPUN, MAITE

IRIARTE GOÑI, IBAI

IRIARTE OYAGA, MIREN

IRIBARREN GARBALENA, IRENE

LAKUNTZA IRIGOIEN, OIER

LIZOAIN COTANDA, MAIDER

MARAÑON QUINTANA, IRATI

MARTIN CESTAO, NEREA

MARTINEZ DE LA CUADRA GARCIA, ALBERTO

MARTINEZ URMENETA, M.ª ANGELA

MUNARRIZ IBARROLA, MIREN

MURGUIONDO AGUIRRE, ITZIAR

OLAIZOLA GORROCHATEGUI, ITZIAR

OLALDE ARROYO, ODEI

OTEIZA UNANUA, IMANOL

PERALES MORENO, JOSE IGNACIO

PLA AZANZA, OIHAN

RUIZ DE AZUA DE PAZ, KOLDOBIKA MIREN

SAINZ PEZONAGA, LUIS MIGUEL

SALAS SIERRA, KRISTINA

SAN JOSE COSME, SERGIO

SAN PEDRO BILBAO, LAURA

SARASA GERMAIN, HUGO

UNAMUNO PLAZAOLA, MARIO

URKIOLA GAMARRA, GARAZI

ZABALETA SAROBE, ALAITZ

–Baztertuak:

Inskribaturik egon den bitartean eskainitako inolako lan eskaintzari ez diola uko egin adierazten duen egiaztagiria ez aurkezteagatik, eta ez frogatzeagatik deialdia argitaratu zenean enplegu eskatzaile gisa hilabete bat zeramala:

VILLAR ONDARRA, ABARNE

Igoera txanda.

–Onartuak:

JASO ESAIN, XABIER

LOITEGUI BIURRUN, ELENA

MIRANDA ERRO, JUAN CARLOS

MOLINA ALDAREGUIA, SUSANA

ZORNOZA IGOA, GARBIÑE

Baztertuak: inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: F1813145