221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2018ko 4-7 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2018ko irailaren 17an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2018ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 4/2018, 5/2018, 6/2018 eta 7/2018 espedienteak, kreditu bereziak sortzekoak.

2018ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 25ean, jendaurrean jartzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko iragarkia. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari buruz horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jotzen dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

4/2018 ETA 5/2018 AURREKONTU-ALDAKETAK

Kreditu bereziak.

41211-64000 Kobazuloen inbentarioa eta digitalizazioa: 78.700,00 euro.

34200-60900 Hiri-ibilbide osasungarria: 48.400,00 euro.

Finantzaketa.

7508003 EDER Partzuergoaren diru-laguntza, kobazuloen digitalizazioa: 25.000,00 euro.

7508004 Agenda 21en diru-laguntza, ibilbide osasungarria: 20.000,00 euro.

8700000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 82.100,00 euro.

6/2018 ETA 7/2018 AURREKONTU-ALDAKETAK

Kreditu-gehigarriak.

15100-6190002 Inbertsioak bideetan: 25.000,00 euro.

43200-64100 Valtierrako ibilbide turistikoak: 10.000,00 euro.

Finantzaketa.

7508005 Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, ibilbide turistikoak: 7.000,00 euro.

8700000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 28.000,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Valtierrako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Valtierran, 2018ko urriaren 26an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1813100