221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena. Behin betiko onespena

Urdazubiko Udalak, 2018ko abuztuan 31n egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea kudeaketako hirigintzako hitzarmena, Dantxarineako UE-2 eta UE-3 unitateetan elkarrendako azpiegitura egiteko. Justo Arrechea Bidaur eta Bostargi SL dira espedientearen sustatzaileak.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. eta 26. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Egintza honen kontra honako errekurtso hauek jarri ahalko dira:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean, akordioa jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epearen barrenean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean.

Urdazubin, 2018ko urriaren 31n.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1813379