221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena Eliz-Aldea SLrekin. Behin betiko onespena

Urdazubiko Udalak, 2018ko irailaren 28ko bilkuran, behin betiko onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmena Eliz-Aldea SL-rekin, AR1-S1 eremuko Hiri jarduketarako plan berezian eraikigarritasun-gehikuntzagatiko hirigintzako gainbalioa dirutan emateko.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Egintza honen kontra honako errekurtso hauek jarri ahalko dira:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean akordioa jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epearen barrenean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Urdazubin, 2018ko urriaren 29an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1813377