2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Urdazubiko Udalak, 2018ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Udalaren 2018ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Urdazubin, 2018ko urriaren 31n.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.
Iragarkiaren kodea: L1813376