221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

UE.02 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Ultzamako Alkatetzak, 2018ko urriaren 24an emandako 196/2018 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Gorrontz-Olanoko (Ultzama) UE.02 exekuzio unitatea (1. poligonoko 2. lurzatia) urbanizatzeko proiektuaren espedientea, José Luis eta Juan José Ostiz Zarranzek eskatua. Espedientea jendaurrean egonen da udal honetako Idazkaritzan hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 168.etik 170.era, 72., 74. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.

Larraintzarren (Ultzama), 2018ko urriaren 24an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1813083