221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

4/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19an, 4/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2018ko aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia.

Partida. -. Izena: obra haurrentzako parkean. Zenbatekoa: 18.100,00 euro.Guztira, 18.100,00 euro.

Hori finantzatzeko gastu-partida.

Partida. 870. Izena: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 18.100,00 euro.

Guztira, 18.100,00 euro.

Uharte Arakilen, 2018ko urriaren 25ean.–Alkatea, Juana Sainz Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1813077