221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2., 3., 4. eta 5. aldaketak Udalaren Kirol Patronatuaren 2017ko aurrekontuan, 2018ra luzatuan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2018ko azaroaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2., 3., 4. eta 5. aldaketak egiteko espedientea, Zangozako Udalaren Kirol Patronatuaren 2017ko aurrekontuan, 2018ra luzatu baita.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zangozan, 2018ko azaroaren 8an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1813643