221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Laburpena, kirolerako diru-laguntzak emateko Udalaren 2018ko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 420398.

Lehena.–Onuradunak:

Deialdi honetan parte har dezakete Azkoiengo kirol klubek, irabazi asmorik gabekoak eta legez eraturik, beraien helburuak kirola sustatzearekin lotuta badaude, eta baldintza hauek betetzen dituzten kirol jarduerak egiten badituzte:

a) Helbide soziala eta fiskala Azkoienen izatea.

b) Helburua kirol praktika izatea eta haien kirol jarduerak Azkoienen egitea.

c) Azkoiengo Udalarekiko betebehar fiskalak eguneratuak izatea.

d) Zerga beharkizunak eta Gizarte Segurantzakoak beteak izatea.

e) Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako egoeretakoren batean ere ez egotea, horrek onuradun izatea galarazten badio.

Bigarrena.–Xedea:

Kirol jarduerak bultzatzea, jarduera berriak sortuz zein kirola zabalduz, eta herritarren parte-hartzea sustatzea, kirola Azkoienen errealitate izatea lortzen duten kluben ekimenak lagunduz.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Diru-laguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index).

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzen diru-kopurua 36.000 eurokoa izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean oinarri hauek argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hilabete bat.

Azkoienen, 2018ko urriaren 23an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1812835