221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Gizarte Ekimenetarako Zentroen zerrenda

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako xedapen hau eman zuen 2018ko urriaren 26an:

DAL 26-OCT-18 (1/AL).

“Ikusirik Komunitate Garapeneko Alorreko zuzendaritzaren eta Aholkularitza Juridikoaren 2018ko urriaren 26ko txostenak, espedientean jasotakoak,

EBATZI DUT:

1.–Gizarte Ekimenetarako Zentroen zerrendatik baja ematea Gizarte Ekimenetarako Zentroen erabilera eta jardunbideari buruzko Ordenantzaren xedapen gehigarrian jasotako honako hauek:

–Alde Zaharreko Auzo Unitateari atxikiak.

–Milagrosa Auzoko Unitateari atxikiak.

–Ermitagaña Auzoko Unitateari atxikiak.

–Arrotxapeko “Eskortak”.

2.–Onestea Gizarte Ekimenetarako Zentroen zerrenda, gaur egun honako zentro hauek osatua dagoena:

–Arrosadiko Komunitate-zentroa. Ilargienea. Blas de la Serna kalea, 61, behea.

–La Carbonilla Komunitate-zentroa. Marcelo Celayeta kalea, 51.

–Joaquín Beunza 33ko aretoak.

–Sanduzelaiko Komunitate-zentroak (Sanduzelai kalea, 11, behea; Sanduzelai kalea, 1, behea).

–Gridillas txaleta; Karrikagune (Labayen doktorearen kalea, 17; eta Sandua pasealekua 48-50ko aretoa).

–Lezkairuko Komunitate-zentroa. Tellaiturri E-F (Lezkairu, 1 F, behea).

–Plazara Komunitate-zentroa. Kale Nagusia, 31.

–Muebles Apesteguia saltoki zaharraren aretoa. Kale Nagusia, 14.

–Oscus zentroa. Navarrería kalea, 31, behea.

–Salesianas komunitate-zentroa. Iruñerria kalea, 24.

–Mendillorriko Komunitate-zentroa. Ardanatz kontzejuaren kalea, 4, behea.

–Antzara Komunitate-zentroa. Sarriguren kontzejuaren kalea, zk.g.

–Ipar Buztintxuriko Komunitate-zentroa. Gipuzkoa etorbidea, E lursaila.

–Hego Buztintxuriko Komunitate-zentroa. Santa Luzia pasealekua, 60, behea.

–Etxabakoitzeko Komunitate-zentroa. Urdanoz multzoa, 1, eta Urdanoz multzoa, 4.

–Ermitagañako Komunitate-zentroa. Ermitagañako k., 30-32.

–Ermitagañako Komunitate-zentroa. Bartolomé de Carranza kalea, 52, behea.

Zerrendari beste batzuk eransten ahalko zaizkie.

3.–Alkatetzak emandako xedapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesa duen orok horren berri izan dezan.”

Iruñean, 2018ko urriaren 29an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1813298