221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, San Frantzisko Xabierkoa zentro psikogeriatrikoaren barne eraberritzeko plan berezian eta Katalogoaren V3 fitxan. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko urriaren 16an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 16-JUL-18 (5/CV).

Espedientearen agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2018ko irailaren 27ko txostenarekin eta 2018ko urriaren 5eko txosten juridikoarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batean onestea aldaketa San Frantzisko Xabierkoa zentro psikogeriatrikoaren barne eraberritzeko plan berezian eta Katalogoaren V3 fitxan, Iosune Baquedano Aldunatek sustaturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Azpiegituren Zerbitzua ordezkatuz. Efidistric Plan Bateratuak lurzati horretan duen eragina jasotzen da aldaketan, honako hauek ukitzen direlarik: sarrerako eraikina, San Kristobal kalearen eta ingurubidearen arteko oinezkoentzako lotura, garatu beharreko jarduketen zehaztapena eta Katalogoaren V3 fitxan egin beharreko aldaketa bat, eraikina ukitzen duena, ekialdeko hegala deskatalogatzeko (egun 3. graduarekin dago katalogatua).

2. Testu bategina aurkeztu beharko da behin betiko onespenerako. Bertan honako baldintza hauek jasoko dira:

a) Esparrua zeharkatzen duen “oinezkoentzako nahiz ibilgailuentzako bide berria” erabilera publikoko eremutzat kalifikatu behar da, araudian nahiz araudi-planoetan.

b) Antolamendu orokorrarekin eta katalogazioarekin bat, sukaldeko eraikina, patioaren erdian dagoena, antolamenduz kanpo deklaratu behar da.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Iruñean, 2018ko urriaren 23an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1812981