221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, Txantrea plazako 5. eta 7. zenbakietan oztopo arkitektonikoak kentzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko urriaren 16an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 16-OCT-18 (6/CV)

“Espedientearen agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2018ko irailaren 28ko txostenarekin bat eta 2018ko urriaren 5eko txosten juridikoarekin bat, HONAKO HAU ERABAKI DA:

1. Hasiera batean onestea xehetasun-azterketa, Txantrea plazako 5. eta 7. zenbakietan oztopo arkitektonikoak kentzeko; Fernando García Diezek aurkeztu du tramitera, Txantrea plazako 7ko jabekideen izenean.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea iragarki-taulan eta bertako prentsan.”

Iruñean, 2018ko urriaren 23an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1812830