221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2018ko bigarren seihilekoa

Honen bitartez aditzera ematen zaie interesdunei, lurraren gaineko 2018ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2018ko abenduaren 10ean bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren webgunearen bidez ordaindu ahalko dira, edo Los Arcosko Udalak Caixabanken, Nafarroako Rural Kutxan edo Santander Central Hispanon dituen kontuetan, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako kontuetan kargatuko dira 2018ko abenduaren 11n.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Los Arcosen, 2018ko urriaren 26an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1813129